Liburuaren egunarekin lotutako hiru hitzordu aste honetan

Xabi Gorostidi 2017ko api. 25a, 15:34

Arrasateko Udal Bibliotekak gogotsu eta ekintzaz beterik hasi du opor osteko lehen astea. Liburuaren egunaren baitako hiru ekintza egingo dituzte bihartik egubakoitzera bitartean; eguaztenean eta eguenean bi idazleren hitzaldiak, eta egubakoitzean haurrentzako ikuskizun berezia.

Apirilaren 26an, Literatura eta Bidaia izeneko saioan Eh, Petrel! liburua aztertuko dute, eta horretarako Julio Villar bidaiaria gonbidatu dute. Hitzordua 18:30ean izango da, Jokin Zaitegi gelan.

Apirilaren 27an, aldiz, Ixiar Rozas idazle lasartearra "Beltzuria" liburuaren inguruan hitzegitera etorriko da. Saioa 18:30ean hasiko da, baina oraingo honetan Biteri Gelan egingo dute.

Apirilaren 28an, aldiz, zazpi urtetik gorako haurrentzako Ina nire ama afrikarra deituriko ikuskizun berezia antolatu dute. Gilles Riviere idazleak eta Paxkal Bourgoin margolariak gidatuko dute, eta 18:30ean hasiko da Kulturateko areto nagusian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak