Mondrateko kadeteak Benicasimera

Xabi Gorostidi 2017ko api. 24a, 16:08

'Futsal Cup 17' nazioarteko txapelketan parte hartuko dute ekainaren 23tik 25era, eta Europa zein estatu mailako taldeen aurka indarrak neurtzeko aukera izango dute bertan. Jokalari zein entrenatzaileak "ilusioz beterik" joango direla iragarri dute.

"Guretzako esperientzia bikaina izango da, areto futbol alorrean aurrera pausuak eman ahal izateko. Esan digutenez txapelketa honetan talde oso onak daude, eta Mondrate onenen artean egotea ilusio handia da".

Gehien gustatzen zaien kirola praktikatzeaz gain, zukua aterako diote bidaiari. "Txapelketa jokatzeaz gain, beste ekintza batzuk egingo ditugu, hala  nola, aquaparkera irteera, jolasak, eta hitzaldiak.

Bidaia finantzatzeko txartelak

Era honetako bidaiek gastu handia suposatzen dutenez, bi euroko laguntza txartelak jarri dituzte salgai Etxoste eta Goxoa tabernetan. "Kostu gehien duena, autobusa da. Beraz, ea txartelekin eta bestelako ekintzekin ahalik eta diru gehien pilatzea lortzen dugun".

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak