Hartxoaren loari buruzko hitzaldia
Horietako lehena eguazten arratsalderako antolatu dute, Gaztetxearen eta Sabeletik Mundurarekin elkarlanean. Bertan Nahia Alkortak 6 urte bitarteko haurren loaren nondik norakoak landuko ditu, guraso zein haurren loa ahalik eta hobeto uztartzeko irizpideak emateko. Hitzordua 17:30ean hasiko eta sarrera borondatera izango da.
Txiki Festa, zapatuan
Bigarren ekintza zapaturako antolatu duten Txiki Festa izango da. Haurrek primeran pasa dezaten, erromeria, jokoak, parranda eta merendola egingo dituzte Gaztetxean 18:00etatik aurrera.