Arrasateko Gaztetxearen barruan dauden hiru asanbladetako bat da Gorputz Askeen Asanblada edo Pottogorriak Taldea, eta Gaztetxearen 26. urteurrenaren barruan, gaur izan dituzte ospakizun ekitaldiak.
Arratsaldean, mural bat margotu dute Seber Altube plazan, eta argitaratu berri duten fanzinea ere aurkeztu dute. Urtebetean taldeak burututako ekintzak jasotzen ditu fanzineak, eta asmoa da aurrerantzean bi hilean behin argitaratzea.
Iluntzean karropoteoa egin dute, eta gero, abesti tradizionalei letra moldatuta, kantu-afaria Gaztetxean.