Arratsaldean ere, motor hotsak Herriko Plazan

Amaia Txintxurreta Guridi 2017ko api. 22a, 17:27

Bapo bazkaldu ostean, hainbat motor joko egitekoak ziren Herriko Plazan, baina lekuak motorrez beteta jarraitzen duenez, bertan behera utzi dituzte joko horiek, eta bertaratu direnen motorrak begiratzen eta egunaz gozatzen jarraitu dute Red Dragons motorzale taldekoek antolatutako egunean.

Laster omenaldia eta zozketak egingo dituzte, eta ondoren, Azkaiter Pelox-en kontzertuaz gozatzeko aukera izango da Herriko Plazan.

Janari bilketa ematen ari denarekin ere pozik daude antolatzaileak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak