18 hilabeteko epea daukate orain irekitako espediente hori ixteko, eta ikerketak dirauen denbora tarte horretan autoeskolek alegazioak egiteko aukera izango dute. Arrasate Autoeskola, Leniz Autoeskola, Peñakoba Autoeskola SL eta Telleria Autoeskola dira ikertuak izaten ari diren Arrasateko autoeskolak.
Errenteriako eta Arrasateko zortzi autoeskola horiek ustez leiaren defentsarako 15/2007 legea urratzen ariko lirateke, prezioak adostuaz lehiaren arauak hautsita.
Lege horrek jasotzen duenez, enpresok euren negozio-bolumenaren %1etik %10era arteko isunak jaso ditzakete lege urraketa frogatzen baldin bada.