goiena.eus

MUk partidu gogorra izango du asteburuan

  Kirola  Arrasate

Hitzordu garrantzitsua du asteburuan EBA mailako MU saskibaloi taldeak. Liga amaitzear dago eta mailari eutsi ahal izateko partidua irabazi beharra dute.

Burgoseko Grupo de Santiago Automocion izango da MUren lehiakidea oraingoan. Partidua zapatuan izango da Iturripe kiroldegian, 18:00etan, eta, bi taldeek gogor ekin beharko diote garaile izateko. Izan ere, bai arrasatearrek bai, burgostarrek, sailkapenaren azken postuetan baitaude. Beraz, talde arrasatearrari funtsezkoa zaio zapatuko partidan garaipena lortzea datorren urtean EBA mailan lehiatzen jarraitu gura badu.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa