Lasterketa bertikal batek, lineako batek eta ultra batek osatuko dute aurtengo kopa eta proban parte hartuko duten pertsona kopurua 320koa da. Bailarako 160 pertsonak eman dute izena aurten, eta horietatik 80 oñatiarrak dira. Izen ematea oso azkarra izan da aurtengoa 14 ordutan bete baitziren plazak . Aloñako Igoerako antolaketa taldeko kidea den Iker Laskurainek 80 pertsona itxaron zerrendan gelditu direla aitortu du: "Segurtasunagatik eta mendiaren errespetuagatik parte hartzaileen kopurua mugatu behar izan dugu".
Igoera honetan, bi sari ekonomiko eskainiko dira. Batetik, irteera puntutik mendiko gurutzera heltzen den gizon zein emakume azkarrari (beti ere, ibilbidea amaitu beharko du). Eta, bestetik, ibilbide osoan azkarren izan den pertsonari.