Egitarauaren barne dauden ekintza guztiak, 12-17 urte bitarteko nerabeei daude zuzenduta; baina, hala ere, edozein adineko gaztek parte har dezakete. Horretarako nahikoa izango da arratsaldeko 17:00etan Erdiguneko Gaztegunera gerturatzea; izan ere, ekintzak hasi aurretik, bertan elkartuko baitira parte hartzaileak. Honako hau da egitaraua:
- Apirilak 18, martitzena: Vince Pong txapelketa Biteri plazan (17:30) eta Sari banaketa Gaztegunean (19:30)
- Apirilak 19, eguaztena: Kurtzetxikira irteera (17:30) eta afari merienda Gaztegunean (19:30)
- Apirilak 20, eguena: Humore horia frogak (18:00)
- Apirilak 21, egubakoitza: Ze gogo arratsalderako?
- Apirilak 22, zapatua: GAZTEartLAB (18:00)
- Apirilak 23, domeka: Karapaixogintza Gaztegunean(17:30)