"Gazte asanbladan zein herrian transfeminismoa lantzeko beharra zegoela ikusita, duela urtebete talde hau sortu genuen. Talde irekia gara eta gai honetan interesa duen edonor ongi etorria izango da" jakinarazi dute taldeko kideek, eta gaineratu: "Beraz, animatu apirilak 21 eta 22an gugana gerturatzen!"
Hona hemen aste bukaerarako antolatu dituzten ekintzak:
Apirilak 21, egubakoitza: Fake Orgasm dokumentala, 20:00tan gaztetxean.
Apirilak 22, zapatua:
- 18:00etan, murala + fanzinearen aurkezpena Seberon (eguraldi txarrarekin Uarkape kanpoan)
- 20:00etan, karropoteoa
- 22:00etan, kantu afaria gaztetxean (txartelak Iluntz eta Jai Zale tabernetan: 5 euro langabeek eta 6 euro langileek).