goiena.eus

Doke txapelketaren 37. edizioa ate joka

  Gizartea  Arrasate

Nork ordainduko ditu sardinak aurtengoan? Egubakoitzean jokatuko da aurtengo doke txapelketa, eta bertan erabakiko Udaleko edo SUDCeko kideen poltsikotik aterako diren jana eta edana. Lehia sanoa eta giro atsegina ziurtatuta izango dira, Kondekuako belartzan 10:00etan hasiko den hitzorduan.

Bestalde aurreko asteburuan jokatu zen infantilen doke txapelketaren 31. edizioa. Azken urteetan ospatu ez arren, aurten ohitura berreskuratu dute, eta hala geratu zen sailkapena:

  • 1. postua: Ekain Lopez eta Mikel Barreiro
  • 2. postua: Lander Diaz eta Janitz Abasolo
  • 3. postua: Ane Uribarren eta Ibai Ayuso.
  • 4. postua: Yulen Sagasta eta Aitor Gallego

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa