Oinezkoentzat proposamenak

Xabi Gorostidi 2015ko api. 7a, 14:58

Oinezkoentzako espazioak handitu egin dira azken mugikortasun plana egin zenetik hona. Hala ere, ekintzak planteatzen dira espazioak handitzeko eta kalitatezkoak izateko.

Lau igogailu berri

Plana egiteko aurkezpenean, Gorostiza eta Ferixalekuko igogailuek herritarren mugikortasuna hobetzeko aurrerapausorik eraginkorrenak izan direla azaldu zuen Juan Antonio Urdangarin hirigintza saileko arduradunak. “Nire ustez, igogailuena azken urteetan Arrasaten etekin sozial handiena izan duen inbertsioa izan da, zalantzarik gabe”. Zentzu horretan beste lau igogailu egitea proposatzen du txosten berriak; Erguinen, Galizia kalean, Makatzenan eta Etxeostea kalean.

Oinezkoentzako espazio berriak

Grupo San Juaneko Anfontso X plaza, hau Zaldibarrekin lotzen duen San Bixente Ferrer kalea eta gaur egun garraio publikoentzako mugatua dagoen Garibai etorbidean trafikoa kendu eta oinezkoentzako bihurtzea proposatzen du txostenak.
Berdina proposatzen du Zarugalde kalean, eta Uribarri kalean ere oinezkoentzako espazioak handitzea planteatzen da.

Ikastetxeetara heltzeko ibilbideak hobetzea

Ibilbide sare bat proposatzen da oinez heltzeko ohiturak sustatzeko. Segurtasuna handitzeko seinaleak, edo ikastetxeen ataritan ez aparkatzeko oztopoak jartzea ere dira neurri batzuk.

Semaforo gehiago

Zortzi semaforo gehiago jartzea eskatzen da, semaforo sarea %20an handituz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak