Herriko merkatariek oharra helarazi dute asteburuko pintaketen harira

Xabi Gorostidi 2017ko api. 7a, 12:39

Ibai-Arte merkatari elkarteko hainbat kidek jasan dituzte Mozalik Ez! lelopean egubakoitz gauean egindako 160 pintaketen eraginak. Alderdikeria jokoan sartu gabe, adostasun politikoak eskatu dituzte era honetako gertakariak ez errepikatzeko.

Hau da herriko merkatariek helarazi duten mezua:

"Espazio publiko eta pribatuetan agertu diren azken pintadak direla eta, kaltetutako merkatari eta herritarren kexak kontuan hartuz eta alderdikoi ez den ikuspuntu batetik, ondorengoa adierazi nahi du merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu elkarte honek: Adierazpen askatasuna lehen mailako ondasuna da kale garbi eta erakargarriak izateko oztopo izan behar ez duena. Horretarako pintadei alternatiba bat aurkitu behar zaie eta adostasun politikoak lortu behar dira herriko horma eta herritarrek kalterik izan ez ditzaten".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak