Liderraren aurrean hamabost minutu txar egitearen emaitza: 2-4

Jokin Bereziartua Lizarazu 2017ko api. 1a, 18:38

Anaitasunako jokalariak lehen gola ospatzen; lehen planoan, Gorka Eraña Mondrako jokalaria.

Partidua hasi eta berehala, 4. minutuan, aurreratu dira azkoitiarrak (0-1), etxekoentzat lehia maldan gora jarrita. Hala ere, Iker Uribarrenek lehenengo eta Gorka Erañak ondoren, markagailuari buelta ematea lortu dute (2-1); sekulako lehen zatia egin dute etxekoek. Bigarren zatian, baina, asko aldatu dira gauzak.

Izan ere, Mondrak hamabost minutu txar egin ditu partidu osoan eta orduan joan zaie partidua. Liderrak bere nagusitasuna erakutsi eta buelta eman dio markagailuari hiru gol jarraian eginda. Amaieran, 2-4.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak