goiena.eus

Gipuzkoan zehar Kulturola proiektua borobiltzeko eredu bila

  Kultura  Arrasate

Donostiako musika eta dantza eskola, Easo Abesbatza eta Errenteriako Dantzagunea izan ziren ezagututako espazioak. Bisitan egondako udal ordezkari, kultura eragile eta Kulturolako arkitektoek eraberritutako eremu hauetatik ikasteko aukera izan zuten

Kulturola eta Aprendices zaharberritzeko proiektuak martxa onean jarraitzen du. Oraingoan, eraberritze horren parte diren elkarte, arkitekto eta udal ordezkariek, Donostia eta Errenteriako hainbat kultur gune eta instalazio bisitatu zituzten martitzenean. Zehazki Donostiako musika eta dantza eskolan, Easo Abesbatzan eta Errenteriako Dantzagunean egon ziren.

Ideiak hartzera

Bisitaren helburua espazio horiek ikusi eta eraikinen funtzionamendua gertutik ezagutzea izan zen. Era berean, Arrasateko birgaitze prozesuen antzerako proiektuak bizi izan duten horien esperientziak ezagutu ahal izan zituzten, eta etorkizunera begira, Arrasaten eraikitzen ari den kultur gune berrirako ideiak ezagutzeko eta jasotzeko.

Proiektu estrategikoa

Aprendices eraikinak, Musika Eskola eta Goikobalu abesbatza hartuko ditu, besteak beste, eta erlojuaren eraikinean (Kulturola eraikina) herriko kultur elkarteak eta Udal euskaltegi berria kokatuko dira. Helburu da herri zein bailara mailan garrantzia handia izango duen kultur eremu berria sortzea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa