Herri Eskolako zentrotan kontzentrazioak egin dituzte biharko grebaren ataritan

Xabi Gorostidi 2017ko mar. 21a, 16:48

Steilasek, LABek eta ELAk greba deialdiarekin bat egingo dute bihar Herri Eskolako zentroek, eta babes hori irudikatzeko kontzentrazioak egin dituzte gaur. Besteak beste, irakasleen ordezkapenak lehen egunetik egitea eta gelako ikasle kopurua %10ean murriztea eskatuko dute.

San Andreseko egoitzan egindako agerraldia

Atzo, astelehena, Herri Eskolako Kontseiluak aho batez onartu zuen hiru euskal sindikatuek egindako greba deialdiarekin bat egitea. Era horretan irakaskuntza publikoko irakasle eta hezitzaileekin bat egingo dute honako aldarrikapenak egiteko:

  • Hezkuntza publikoko lan-taldean 2.000 langile gehiago sartzea.
  • Irakasleen ordezkapenak lehen egunetik egiten hastea.
  • Gelako ikasle kopurua %10 murriztea.
  • %40ko behin-behinekotasunarekin amaitzea.
  • Haur Eskolatan %6ko murrizketa ez egitea.
  • Hezkuntza bereziko hezitzaileen 2004 urteko lan hitzarmena berritzea eta lanpostu zerrenda eguneratzea.

Musakolako egoitzan egindako agerraldia

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak