goiena.eus

"Sindikatuen jarduna oztopatu izana" salatu du Aita Menniko Enpresa Komiteak

 Arrasate

Iturbide egoitzako Aita Menniren Enpresa Komiteak joan den egubakoitzean egindako elkarretaratzean salatu zuen kontziliazio familiarra eta pertsonala oztopatzen duen egutegia dutela langile askok.

"Sindikatuen jarduna oztopatu izana" salatu du Aita Menniko Enpresa Komiteak
Egubakoitzean udaletxeko atean egindako elkarretaratzea. | Ikusi handiago | Argazki originala

Comisiones Obreras sindikatuak adierazi du egoitzaren Errektore Batzordea elkartu zela martxoaren 17an, egubakoitza, eta "langileen ordezkariek ez dutenez lekurik organo horretan enpresaren eta batzordearen arteko adostasunik ezin dela egon egutegia moldatzeko".

Komite horretan landutako gaiek zuzenean eragiten dietela bai langileei, bai egoiliarrei diote, eta hain zuzen, horregatik eskatu zutela –behar diren bideak erabilita– komiteko ordezkari bat bertan egotea haien eskaerak bideratzeko; langileen eskubideen urraketen eta orokorrean egoitzaren egoeraren gainean jarduteko. "Horiek esanda ere Errektore Batzordeko zuzendaritzak galarazi egin zion sarrera langileen batzordeko ordezkariari", jakinarazi dute, eta gaineratu, ahotsarekin baina botorik gabe parte hartu gura zutela eskaeren gainean argibideak emateko.

Hori horrela, Enpresa Komiteak salatu du sindikatuaren lana oztopatzeko beste pauso bat dela: "Komiteak irtenbide duina eman gura die Iturbideko lan gatazkei; langile asko diskriminatzen dituen lan egutegia moldatu gura dute bereziki, horrela nagusien arreta hobetuz".

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa