Martxoaren 25ean izango den Azoka Alternatiboan lau idazle gipuzkoarrek parte hartuko dute eta beraien lanak erakutsiko dituzte, irakurle interesatuek idazleekin hitz egiteko aukera izango dutelarik.
Aretxabaletako bi idazle izango dira bertan, David Agirrek Triangulos en la cueva lana aurkeztuko du, altxor baten bilaketari buruzko liburua, eta Luis Jose Errasti, Altruista lana aurkeztuko duena, non altruista izatea uztea nolako erraza den azaltzen duena.
Arrasateko Josune Murgoitiok aldiz, Colores prohibidos nobela ekarriko du eta bertan Euskal Herriko indarkeria sozialaren inguruko istorio bat kontatzen da, ETA erakunde armatua aipatu gabe. Azkenik, Soraluzen bizi den Angel Mario Fernandez Argentinarrak Hijos del Corralito. La guerra del agua liburua aurkeztuko du, txirotasunaren eta bazterkeriaren inguruan hitz egiten duena.