Dragoi taldeko kideak pozik Aretxabaletan egindako lanarekin

Mirari Altube Arrese 2017ko mar. 13a, 15:40
Dragoi taldeko infantilak.

"Gure gimnastek egindako lanarekin pozik gaude, eta orain, hurrengo fasea gertatzeko lanean jarraitu beharra daukagu", jakinarazi dute Dragoi gimnasia taldeko kideek. Atzo, martxoak 12, Aretxabaletan jokatutako txapelketan aurre-aurrean ibili ziren.

Gipuzkoako eskolarteko Udaberri txapelketaren lehenengo fasea jokatu zuten. Hona hemen arrasatearren emaitzak:

Alebinak taldeka (pilota/esku libreak):

  • 18. postua: Arizmendi 1 taldea Eider Arabaola, Onintza Molero, Maren Vazquez, Ane Saizar, Ainara Andres eta Nagore Otxandiano.
  • 22. postua: Arizmendi 2 taldea: Maria Maffei, Alaitz Rodriguez, Elaia Gonzalez, Maren Alonso, Idurre Telleria eta Leire Olabarrieta.

Infantilak taldeka (uztaia):

  • 8. postua: Arizmendi 1 taldea: Ixone Salas, Nekane Cabrera, Lucia Vazquez, Maider Frutos, eta Magali Manzano.
  • 3. postua: Arizmendi 2 taldea: Naiara Lara, Ane Uribesalgo, Maria Martiarena, Erika Ferreira eta Adayen Vicente.

 

Kadeteak (uztaila/pilota):

  • 3. postua: Dragoi taldea: Cristina Azurmendi, Edurne Murua, Ainitze Gaztañaga, Alexia Mendi eta Goizane Naranjo.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak