Kepa Junkera & Sorginak Amaia antzokian izango dira domekan

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2017ko mar. 8a, 13:40
Kepa Junkera eta Sorginak emanaldi batetan.

Maletak arbasoen tradizioetan eta munduko erritmoetan inspiratutako ikuskizuna, eskainiko dute, 20:00etan. Korrika Kulturala egitarauaren barruan izango da.

Orain dela lau urte abiatu zuen Kepa Junkerak Euskal Herriko hainbat trikiti eskolako ikasleekin Sorginak egitasmoa. Debagoieneko bost lagunek hartzen dute parte: hasieratik dauden Arrasateko Amets Ormaetxea, Leire Etxezarreta eta Irati Gutierrez; eta geroago batu zaizkien Maddi eta Olatz Alberdi Bergarako ahizpak. Junkeraren trikiti doinuen gainean, askotariko panderoak eta bestelako perkusio tresnak jotzen dituzte eta dantzan egin ere bai.

Diskotik ikuskizunera

2014an kaleratu zuten Trikitixaren historia txiki bat lana, eta irailean aurkeztu zuten Getxoko Folk jaialdian bigarrena: Maletak. "Oso ezberdinak dira; aurreko lanetako kantuek euskal kopla tradizionaletik asko zuten, baina oraingoak etnikoagoak dira, Keparen marka handia dute", azaldu du Amets Ormaetxeak, Arrasateko Sorginak.

Diskoa grabatu zuten eta hilabete batzuetara sortu zuten ikuskizuna. "Penintsula osoko koplak daude gure maletan, bidean aurkitzen joan garenak. Sorginak-en ibilbidean ezagutu ditugun askotariko musikariak omendu gura ditugu eta, era berean, gure arbasoei edo kulturari ere keinua egin", dio Leire Etxezarretak eta zera gaineratu du: "Herri kirolak eta musika uztartzen ditu; izan ere, taularen gainean, musikariokin batera, Karmele Gisasola harri-jasotzailea eta Aitzol Atutxa aizkolaria ere badaude".  

Sarrerak, hamabost eurotan

Arrasate.eus eta Amaia antzokiko leihatilan eskura daitezke.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak