Ludoteka ibiltaria Musakolan izan da asteburuan

Jokin Guridi 2017ko ots. 22a, 13:31

Jolas erraldoiekin ibili dira eta baita sukaldean ere. Aste honetan ez da ludoteka ibiltaririk izango, Martxoaren 4an izango da hurrengoa.

Asteburu honetan Musakolan izan zen ludoteka ibiltarian 26 haur eta nerabek hartu zuten parte. Jolas erraldoiak izan zituzten eskura eta taldean jolastu zuten ekintza guztietan parte hartuz. Genero aldetik ere nahiko parekatua izan zen. Gaztetxokoko baliabideak ere izan zituzten eskura, billarrean edo pin-ponean aritzeaz gain sukaldean ere ibiltzeko aukera edukiz. Kasu honetan, postre goxo bat egin beharrean patata-tortilla egitea erabaki zuten eta horretan aritu ziren.

Aste honetan, aratusteak direla eta, ez da ludoteka ibiltaririk egongo, haur eta nerabeek herrian antolatzen diren beste ekintzetan parte hartu ahal dezaten. Musakolako ludoteka ibiltaria Martxoaren 4an itzuliko da eta bertan gauzatzeko proposamenak ere jaso ziren pasa den asteburuan: balanz-bike, hanka-paloak, saski baloian jolastea … izan dira besteak beste aukeratutakoak. Aurtengo auzo honetako ludoteka ibiltariari bukaera emateko, sukaldean ere zerbait berezia egiteko asmoa dago.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak