goiena.eus

Santa Marina kaleko zuhaitz bat bota egingo dute haizeak mugitu zuelako

 Arrasate

Udaleko Obrak, Zerbitzuak, Mantenua eta Auzoak batzordeak jakitera eman duenez, aste hasierako haizeteak Santa Marina kaleko arbola mugitu zuen eta segurtasuna bermatzearren bota egin beharko dute. Zuhaitz kaltetu hori bota ostean beste bat landatuko dute.

Santa Marina kaleko zuhaitz bat bota egingo dute haizeak mugitu zuelako
Irudiko zuhaitza botako dute. | Ikusi handiago | Argazki originala

Honako hau gaineratu dute OZMA batzordetik: "Horrelako egoera bat ematen denean zuhaitzaren egonkortasuna arriskuan geratzen da eta prudentziak eta herritarren segurtasunaren bermatzeak eskatzen dute neurri mingarriak hartzea, kasu honetan zuhaitza kentzea. Zuhaitz txikietan zuzenketa neurriak hartzeko aukerak daude, baina dagokigun zuhaitzaren kasuan, 10-15 metro artekoa, geratzen den aukera seguruena zuhaitza kentzea da".

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa