goiena.eus

Familia Jolasean programaren bigarren hitzordua igandean

 Arrasate

Udaleko Gazteria Sailaren programa da Familia Jolasean, guraso eta seme-alaben arteko harremana era ludikoan gauzatzea helburutzat duena.

Familiei gune bat eskaini eta familia desberdinak elkar ezagutzeko aukera eskaintzea nahi da Familia Jolasean programan, elkarrekin jolas eginez. Euskararen transmisioari eta aniztasunari garrantzia ematen zaio urtarrilean hasi zen programa honetan, astean zehar eskaintzen zen ludoteka zerbitzua asteburu batzuetara zabaltzeko asmoz. Hilean behin, igande arratsaldean 0-8 urte arteko haurrek eta beraien familiek elkarrekin jolasteko aukera izango dute.

Hurrengo hitzordua igande honetan izango da, otsailaren 19an, arratsaldeko bostetan Okendo ludotekan. Doanekoa izango da eta ez da aurrez izena eman behar.

Ludoteken ate irekiak

Otsailaren 23an Arrasateko ludotekek ate irekien jardunaldi bat egingo dute. Egun honetan haurrek beraiek proposatutako ekintza bereziak izango dira. Uribarri-Erguineko Usaetxe ludotekan jaialdia egingo da, Santamainan DantzaOkea eta erdiguneko Okendon masaje tailerra. Ekintza hauek 3-12 urte arteko haurrei zuzenduak izango dira eta ludotekako bazkideak direnak eta ez direnak parte hartu ahalko dute.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa