goiena.eus

Arrasateko Korrika Batzordearen ateak, "zabal-zabalik"

 Arrasate

Martxan da Arrasaten ere Korrika Batzordea. Hamabost egunean behin elkartzen dira Kulturateko Loramendi gelan (18:30) eta azpimarratu dute batzordean parte hartzeko ateak "zabal-zabalik" dituztela edonorentzat. Bailara mailan Korrikako argazki zaharrak jasotzen ari direla gogoratu dute; horretarako honako hau da helbide elektronikoa: korrikadebagoiena@gmail.com.

Arrasateko Korrika Batzordearen ateak, "zabal-zabalik"
Arrasateko korrika batzordeko kideak Kulturaten. | Ikusi handiago | Argazki originala

Korrika Kulturalaren barruan lotuta dituzten ekitaldien berri ere eman dute: martxoaren 12an Kepa Junkera eta Sorginak taldearen ikuskizuna Amaia antzokian, martxoaren 22an Laburbira zikloaren emanaldia Kulturaten eta apirilaren 7an Korrika Txikia goizean zehar.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa