'Euskararen erabilpena Arrasaten 1935 inguruan'

Ubane Madera 2017ko ots. 8a, 08:42

'Pueblos del País Vasco' aldizkariaren azala.

"Kronika egileak ostera bat egiten du Arrasatetik Leintz Gatzagara 1935 inguruan eta ondoren Arrasaten antzeman zuen euskararekiko giroa azaltzen digu". Horrela aurkezten du Josemari Velez de Mendizabal historiagileak A. del Dueso egile ezezagunak Arrasateko euskararen erabilpenaren gainean idatzitako kronika.

Idazki kuriosoa da Pueblos del Pais Vasco aldizkarian argitaratutakoa. Bertan dioena ezezaguna hainbat belaunalditako pertsonendako. Izan ere, kontatzen du zela orduko emakumeek, bereziki, gaztelaniaz jarduten zuten, euskara alboratuta. Eta horrek ekartzen zituen gaizki-ulertuen gainean dihardu.

Gatzaga aristokratikoa

Beste gauza kurioso batzuk: badio Leintz Gatzagari "aristokrazia poroetatik ateratzen" zitzaiola. Baina hori bai, Goitisolo anisaren saltzaileak garrafoi bat bera ere ez zuela saltzerik lortu, likore horren kontsumoa egun "handietan" bakarrik egin zitekeelako udalerri hartan.

Halakoak eta beste irakurtzeko Hots Begi Danbolinak blogean klikatzea besterik ez dgao.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak