Arrasateko Udalak Gizarte Ekonomiaren Mundu Mailako Foroko lehen bileran parte hartu du

Josu Bilbao Atxutegi 2017ko ots. 7a, 16:20

2018an egingo dute Bilbon IV. Foroa eta dagoeneko prestaketa lanak hasi dituzte. Arrasateko Udalak, besteak beste, balioan jarri du herriak duen "garrantzia, bereziki kooperatibismoari dagokionean".

Gizarte Ekonomiaren Mundu Mailako Fororako Bilboko hautagaitza babestu eta gero Arrasatek "parte hartze garrantzitsu eta aktiboa" izango du 2018an Bizkaiko hiriburuan ospatuko diren jardunaldietan, Udalak azaldu duen arabera.
Martitzenean, Bilboko Euskalduna Jauregian, egin zuten foroa prestatzeko lanetan aurreneko bilera, eta bertan izan ziren, besteak beste, Maria Ubarretxena Arrasateko alkatea eta Marga Garmendia enplegu teknikaria.

Lehen bilera honetan, aipatutako Foroa antolatuko duen organoa eratu da eta antolakuntza horren baitan ondorengo instituzio eta eragileek parte hartuko dute: Hego Koreako Foroko idazkari nagusiak, Eusko Jaurlaritzak, Bizkaiko Foru Aldundiak, Bilboko Udalak, Arrasateko Udalak, KONFEKOOP – Euskadiko Kooperatiben Konfederazioak, ASLE – Euskadiko Lan Sozietateak, EHLABE - Euskal Herriko Lan Babestuaren Elkarteak (Gureak, Lantegi batuak, etab.) GIZATEA – Gizarteratzeko eta laneratzeko Euskadiko Enpresen Elkarteak, REAS – Ekonomia alternatibo eta solidarioaren sareak ( EMAUS, etab.) eta SAREEN SAREA – Euskadiko hirugarren sektore sozialak.

Bilerako gai nagusienen artean, GSEFeko (Gizarte Ekonomiaren Mundu Mailako Foroa) "ordezkarien azalpena entzun, 2016an ospatutako Foroaren laburpena aztertu eta Bilboren hautaketa prozesua errepasatu" dituzte kideek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak