goiena.eus

Ordaindu: "Gure asmoa epaiketa irabaztea da, baina hala ez bada, borrokan jarraituko dugu"

  Ekonomia  Arrasate GAURKOAK

Ia 1.000 kooperatibista ohik Mondragon Korporazioari ipini zioten salaketaren gaineko epaiketa laster hasiko da; hain zuzen ere, datorren martitzenean izango da aurre-audientzia Bergarako epaitegian. Fagor Etxetresnetako eta Edesako bazkide ohiek berrogeita zazpi milioi euro erreklamatzen diote Mondragoni.

Erantzunak

Erantzuna | #1

Argudio juridiko nahiko kaskarrak, Olabe jauna. Horrez gain behin eta berriro errepikatzen duzu epaiketa galtzen baduzue borrokan jarraitzeko asmoa. Ez dirudi epaiketa irabazteko aukera gehiegirik ikusten duzunik.

Normala da. Izan ere, egia esateko, argudioak ez dira beste mundukoak. Ez dirudi Mondragonek zaila izango duenik zuen argudioei kontra egitea. Azken finean errealitateak oso garbi adierazten du gertatutakoa: kooperatiba bat zailtasunetan; bere bazkide (aldi berean jabeak zirenak) ugari, badaezpada, interes ederrak eman zituzten bere diruak eskatu eta ateratzen; bitartean kooperatibako gestoreek kanpoan diru bila (instituzioak, bankuak, beste kooperatibak, MCC); geroz eta bazkide (aldi berean jabe) gehiago bere diruak eskatzen eta ateratzen; momentu baten, ez dago dirurik bazkideei (aldi berean jabe) itzultzeko, ezta piezak erosteko. Bukatu da.

Ordainduko pertsona gehienek ez zuten bere dirua utzi kooperatibaren bukaera arte norbaitek esandakoarengan konfidantza zutelako. Ez, Olabe jauna, hori ez da egia. Ordainduko pertsona asko berandu iritsi ziren bere diruaren itzulera eskatzera. Autodestrukzio prozesu garbi baten, kooperatiba itxi baino hainbat hilabete lehenago Ordainduko bazkide gehienek bere dirua ari ziren eskatzen. Autodestrukzio prozesua pare bat urte lehenago hasi zen, hainbat bazkidek kooperatiba arazoetan somatu zutenean eta bere diruak ateratzen hasi zirenean, kooperatibaren egoera korapilatsua larrituz. Por zierto, 2011tik aurrera bazkideei dirua itzultzerakoan kooperatiban sortu zen diru likidoaren falta, besteak beste, beste kooperatibetatik eta MCCtik estali zen. Hauek bai mantendu zuten dirua bukaera arte, dena galduz. Ordurako Olabe jaunak hilabeteak zeramatzan bere dirua bueltatzeko eskatuz. Dena kooperatibagintzaren, kooperatibismoaren izenean.

Ez nuke bukatu nahi nire errekonozimendu osoa transmititu gabe bere diruak bukaera arte kooperatiban mantentzearen aldeko hautua egin zuten F. Etxetresnetako bazkide guztiei. Jakitun izanik momentu gogor haietan bere aurrezkiak ateratzeak kooperatibak aurrera egiteko zuen itxaropen txikia etengo zuela, hala ere, azken momentu arte bere proiektuaren aldeko apustua mantendu zuten. Eredugarria, zalantzarik gabe.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa