goiena.eus

Arrasate Musikaleko Banda nagusiaren Urtezaharreko kontzertua, 2016 agurtzeko

  Kultura  Arrasate
Zapatuan 13:00etan izango da Mikel Markiegik zuzentzen duen bandaren emanaldia, Amaia antzokian. Kontzertu aurretik, kalejira egingo dute herriko kaleetan, 11:00etan hasita.

Hauxe da Amaiako emanaldiko egitaraua:

  • Un dia en Viena ---------------------Franz von Suppe
  • Pie Jesu-------------------------------Andrew Lloyd Webber
  • Katuiska------------------------------Pablo Sorozabal
  • Independence day-------------------David Arnold
  • Saga Candida------------------------Bert Appermont
  • Danzon Nº2--------------------------Arturo Marquez

Arrasate Musikaleko Banda

Arrasate Musikaleko Banda Jose Ramon Vitoriak sortu zuen 1994an, "hiriaren behar kulturalei erantzuteko". Ordutik haziz joan da, partaide eta urtero eskaintzen dituen ekitaldi kopuruan.

"Taldeak egiteko lan bikoitza betetzen du: alde batetik, Musika Eskolako Banda, bere helburu pedagogikoekin; eta, bestetik, Arrasateko Bandaren funtzioa, herriko ekintza eta ekitaldi esanguratsuenetan inplikatuz", azaldu dute Arrasate Musikaletik.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa