Emakume Etxeen sareak antolatu dute ekitaldi berezia. Sare hori osatzen dute Arrasateko Emakume Txokoak, Azpeitiko Emakumeen txokoak, Basauriko Marieneak, Donostiko Emakumeen Etxeak, Durangoko Andraguneak, Eibarko Andretxeak, Ermuko Emakumeen Topalekuak eta Ondarroako Etxelilak. Gaur Arrasaten egin du geldialdia ekimenak, goi mailako gonbidatuekin.
Bertsolaritzak, betaurreko moreak jantzita
Zer den Testurak? Antolatzaileek argi azaldu dute: "Emakumeen Etxeetan sustatzen diren prozesuei esker emakumeak espazio publikoaren arlo desberdinetara heldu dira eta, besteak beste, gero eta emakume gehiago aritzen dira bertsolaritzan eta gainera betaurreko moreak jantzi dituzte. Horregatik Emakumeen Etxeen Sarearen sorrerarekin batera emakume bertsolariekin ekimena egitea proposatu dugu, elkarren arteko zubi-lana bultzatuz".