EREa azaroan bakarrik aplikatu nahi du Fagor CNA taldeak

Leire Kortabarria 2016ko urr. 18a, 16:27

Edesa Industrial enpresako Garagartzako lantokiko Enpresa Komiteari zuzendaritzak jakinarazi dio bere asmoa dela EREa azaroan bakarrik aplikatzea. Egubakoitzean beste batzar bat egitekoak dira.

Gaur, martitzena, ERE prozedurako bigarren bilera izan dute Edesa Industrialeko langileen ordezkariek eta enpresako zuzendaritzak.

Zuzendaritzak ERE prozedura azaroan bakarrik aplikatuko dela jakinarazi die, egosketan bi astez eta garbiketan lau astez.

Komiteak, berriz, EREa baztertzeko jarrera berresten du, "enpresak dauzkan egiturazko arazoei ez baitie inolako konponbiderik ematen", eta "berresten" du "bideragarria izan daitekeela uste" duen proiektu horren "etorkizuna bermatzeko bideragarritasun plan bat aurkeztea beharrezkoa dela".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak