Futbolak sortutako "familia" baten 35. urteurrena

Jokin Bereziartua Lizarazu 2016ko urr. 3a, 10:57
1986-1987 denboraldiko hamaikakoa Mendizorrotzan, Hirugarren Mailara igotzear egon zen taldea. Argazkia: Antonio Bastida.

Arrasateko Pedrusko futbol taldeak 35 urte bete ditu aurten eta urriaren 22an ospakizun berezia egingo dute San Andres auzoko Cordoba y Oro plazan. Futbol taldetik pasatu ziren jokalariak eta entrenatzaileak gonbidatu ditu Antonio Bastida Toñin sortzaile eta presidenteak. 1994an amaitu zen abentura, baina arrastoa utzi zuen hainbat arrasatearrengan.

"Familia bat izan ginen eta oraindik ere familia bat gara; jokatzeari utzi ostean ere urtero elkartu izan gara. Orain, 35. urteurrenean, ahalik eta jende gehien elkartzea gura dut. Horixe da nire obsesioa". Hitz horiek ditu Toñin-ek 1970. urte inguruan abiatu zuen abentura gogoratzean. Orain arte elkarte gastronomikoetan egin izan dituzte ospakizunak eta aurten, urteurren borobila aitzakia, kanpoan egingo dute bazkaria: "Jendeak ikus dezala oraindik ere familia bat garela".

Argazkia: 1988-1989 denboraldiko talde argazkia, Atxabalpen.

Familia horren parte izan zirenek izena eman dezaten Toñin-ekin harremanetan jarri beharko da urriaren 15a baino lehen.

Argazkia: Pedruskoko lehen taldeetako bat, 1970eko hamarkadaren hasieran.

Argazkia: 35. urteurreneko propio ateratako txapa.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak