Antxon Mendizabal 'Tonino'ren omenezko Formazio Topaketak antolatu dute

Josu Bilbao Atxutegi 2016ko mai. 26a, 15:03

Globalizazioa eta autogestioa izango dira topaketetan jorratuko diren bi gai nagusiak. Gainera, 'Tonino' oroitzeko omenaldi xume bat ere egingo dute.

Besteak beste herri mugimendutik, ekonomia sozialetik eta unibertsitatetik datozen Antxon Mendizabal zenaren lagunak eta ezagunak bildu dira 'Antxonen Lagunak' izenburupean I. Formazio Topaketa bere omenez antolatzeko.

Antolatzaileen asmoa da 'Tonino'k bere bizitzan zehar "egin zituen hausnarketa sozial, ekonomiko eta politikoak mahai gainean jartzen hastea eta eztabaida irekitzea aurrera begira bide berriak jorratzeko eta ekarpen berriak burutzeko". Aldi berean omenaldi xume bat egin nahi diote gerturatzen diren guztien aldetik.

Egitaraua:

11.00- 13.00: GLOBALIZAZIOA:

-Carlos Sanchez Vicente. Historialaria eta irakaslea.

-Txema Uriarte. Historialaria eta idazlea.

-Jesus Valencia. Internazionalista.

13.30: Bazkaria Irati Elkartean eta omenaldi txiki bat 'Toninori'

16.00-18.00: AUTOGESTIOA:

-Sylvia Gay. GEZKI (UPV-EHU)ko kidea.

-Nekane Jurado. Ekonomista.

-Gabriel Valin. Auzolan Euskal Herriako kidea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak