Arrasateko EH Bilduk posta bidezko bozka eskatzeko laguntza eskainiko du

Josu Bilbao Atxutegi 2016ko mai. 25a, 11:29

Ekainaren 26ko hauteskundeak data berezian biziko dira Arrasaten, izan ere San Juan jaiekin batera izango dira-eta. Jaien ospakizunagatik edo oporretan herrian ez egoteagatik, "garrantzitsua" ikusten du EH Bilduk "posta bidezko bozka bermatzea herritar orori".

Horretarako posta bidezko bozka eskatzeko laguntza eskainiko du Arrasateko EH Bilduk. Hain zuzen ere, astelehen, astearte eta ostegunetan izango dira nahi duen orori inprimakiak betetzen laguntzen.

Ordutegiak eta lekuak:

Astelehenetan (Maiatzak 30, ekainak 6 eta 13) Jaizalen 18:00 – 21:00

Asteartetan (Maiatzak 31, ekainak 7 eta 17) Alkartetxean 11:00 – 13:00

Ostegunetan (Maiatzak 26, ekainak 2 eta 9) Iratin 18:00 – 21:00

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak