Arrasateko PSE-EEk "zuhurtziaz eta errespetuz" jokatzeko eskatu dio EAJri Epeleko auziaren inguruan

Jokin Bereziartua Lizarazu 2016ko mai. 3a, 15:01
Udal talde sozialistako Oscar Garcia, Victoriano Fuentes eta Anabel Legaz.

EAJrekin Arrasateko Udal Gobernua osatzen duen PSE-EE taldeak ukatu egin du atzo, astelehena, Udalaren izenean bidalitako prentsa oharra babestu izana: "Gipuzkoako Diputazioa gauzatzen ari den prozesua amaitu arte ez dugu adierazpenik egingo, hondakinen kudeaketa erakunde horri dagokio-eta". Prozesu horren aurrean "zuhurtziaz eta errespeturik handienarekin" jokatzeko eskatu diete sozialistek jeltzaleei. 

Horrez gain, Arrasateko PSE-EEk honako hau ere eskatu dio Diputazioari: "Erabaki onenak har ditzala errefusa tratatzeko orduan, Gipuzkoako ingurugiro zentroa funtzionatzen hasi eta aurreko legealdian Bilduk egindako kudeaketa penagarriaren ondorioz gaiak bizi duen kolapso egoera gainditu bitartean".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak