Zapatuan Espainiako 36. Karate Kyokushin txapelketa jokatu zen Tuteran, eta bertan izan ziren bost karateka arrasatear. Ander Martin eta Aitor Madinabeitia (Kumite Junior -70kg), Leire Valor (Kumite Sub-21 -55kg), Eneko Ruiz (Kumite Senior -70kg) eta Daniel Barbero (Kumite Senior -90kg).
Aurreneko hiru karatekak lehenengo aldiz izan dira Espainiako Txapelketa batean, eta maila nahiko ona erakutsi zuten. Eneko Ruiz hirugarren gelditu zen bere mailan, eta Daniel Barberok garaipena lortu zuen.