La Furia Arrasateko gaztetxean izango da, ostegunean

Josu Bilbao 2016ko ots. 23a, 08:37

La Furia, kontzertua eskaintzen.

Kooltur Ostegunak ekimenaren barruan kontzertua eskainiko du La Furiak (22:00etan) emakumeen eskubideak aldarrikatzen dituen bere rap estilo bereziarekin.

La Furia Donostian bizi den nafar egoskorra da. Rap-a egiten du erraietatik irteten zaiolako. Bere barrenak husteaz gain, bere helburu nagusia da emakumeen eskubideak aldarrikatzea. Horregatik, bere musika 'rap feminista'-tzat hartu dute askotan. 2013an, autoekoiztutako No hay clemencia diskoa kaleratu zuen. Gerora, hainbat bildumatan ere parte hartu du. Laster, bigarren lan luzea izango du kalean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak