Barbantxoren ipuina teknologia berriekin kontatuta

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2016ko urt. 31a, 12:08

Barbantxo basora abiatu da basoan lanean dagoen aitari janaria eramatera; bidean askotariko abenturak biziko ditu. Horixe da guztiok ezagutzen dugun ipuinaren muina eta atzo, zapatua, Elorrioko Logela Multimediak Amaia antzokira ekarri zuen lanaren oinarria. Barbantxoren amak basoan aurkituko dituen arriskuei aurre egiteko betaurreko magikoak eman dizkio, eta horiek jantziko ditu beldurra sentitzen duen bakoitzean, eta horrela egiten zuten ikusleek ere.

Ikuskizun multimedia da; antzerkia, zuzeneko musika eta ikus-entzunezkoak biltzen dituena. Taularen gainean hiru aktore –Sonia Villamor, Leire Olaran eta Ander Garaizabal– askotariko pertsonaien azalean sartuta. Hitzen eta kantuen bidez kontatzen dute istorioa, atzean duten pantailan erakutsitako askotariko bideoekin lagunduta.

Istorio sinplea da baina oso modu berezian kontatuta; atzo antzokian batutako ikusleen aurpegiak ikusita eta iritziak jasota, gozatzeko moduko ikuskizuna. 200 lagun inguru batu ziren Udal antzokian, horien artean, haur txikiak gehienak. Adi-adi jarraitu zituzten Barbantxo eta haren lagunen abenturak. Barbantxok eskatzen zietenean segituan jazten zituzten antzokiaren sarreran eman zizkieten 3D betaurrekoak.  

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak