Punta-puntako bertsolariekin eta euskaltzaleekin bete da Jai Zale

Mirari Altube Arrese 2016ko urt. 16a, 16:20

Urtebete egin du Jai Zale tabernak Euskal Herrian Euskaraz taldearen ardurapean, eta horixe ospatzen dabiltza aste bukaeran. Eguerdian punta-puntako bertsolariak izan dituzte lagun, Beñat Gaztelumendi, Alaia Martin eta Jokin Labaien, eta taberna euskaltzalez bete da lepo.

Bezeroekin eta Arrasateko euskaltzaleekin ospatu gura izan dute Jai Zaleko kideek lehen urteurrena, eta bide batez horiei eskerrak eman. Aste bukaera guztian izango dituzte ekitaldiak eta gaur, eguerdi partean, Gipuzkoako bertsolaririk onenak izan dituzte bertako oholtzan.

Beñat Zamalloak jarritako gaiekin gustura jardun dute bertsotan Gaztelumendik, Martinek eta Labaienek, eta elkartutakoek txalo zaparradarekin eskertu diete eskainitako ekitaldi alaia.

Erlazionatuak

Bertsolariak Jai Zalen

Mirari Altube Arrese 2016 urt 16 Arrasate

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak