Baleikek eskerrak eman dizkie arrasatearrei, emandako "konfiantzarengatik"

Jon Berezibar 2016ko urt. 10a, 15:58

Espainiako hauteskundeetan Arrasateko lehen indarra izan zirelako, eskerrak eman nahi izan dizkiete herritarrei Podemos-Baleike taldekoek ekitaldi baten bidez. Herriko Plazan izan dira eguerdian eta jatekoa eta edatekoa banatu dute. Eva Abuin zinegotziak agindu du herritarrei, izandako "konfiantzarengatik", hutsik ez egiteko segituko dutela lanean. 

Espainiako Kongresurako 3.069 boto jaso zituean joandako abenduaren 20an Podemos-Ahal Dugu alderdiak; aurre handia hartuta, EAJ eta ezker abertzaleari, tradizionalki Arrasateko alderdi bozkatuenei. Emaitzengatik eskerrak eman gura izan dute gaur Baleikeko kideek eta "emandako konfiantzarekin, herritarren alde" lan egingo dutela agindu du ekitaldian izan den Eva Abuin zinegotziak. Hark nabarmendu duenez, gainerako alderdietatik jasotakoez gain, boto-emaile berrien bozka ugari jaso dituzte eta bai udal mailan zein gainerako mailetan, "erantzukizunez jokatuko" dutela agindu du Abuinek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak