'Zeuk be ebatu soka' ekimena, dispertsioaren aurka

Amaia Txintxurreta Guridi 2015ko abe. 29a, 17:17

Hilaren 31n eta urtarrilaren 9an egingo diren dispertsioaren aurkako ekimenei babesa erakusteko eta herritarren atxikimenduak lortzeko, Arrasateko Sarek egunotan Seberon gune bat jarri du argazkiak ateratzeko. Bi egunetan, 200 herritar ingururi atera dizkiete argazkiak eta gaur, bihar eta etzi ere bertan izango dira 18:30etatik 20:30etara argazki gehiago ateratzen.

Argazkiak bakarka, kuadrillan edota familian ateratzen dihardute dispertsioaren aurkako herritarren atxikimenduak lortzeko. Arrasateko Sarek dei egin die herritarrei egunotan bertara hurbiltzeko eta argazkiak ateratzeko.

Zinegotzien atxikimenduak

Hainbat udal ordezkarik ere dagoeneko erakutsi dute euren atxikimendua. Hauek, esaterako: EAJko Amaia Azpiazuk eta Amaia Zeziagak; EH Bilduko Eneko Fernandezek, Itxaro Artolak, Maialen Zabaletak, Amaia Larrañagak, Eneko Barberenak eta Piter Encinasek; eta Baleikeko Igor Urizarrek, Eva Abuinek eta Urki Larreak.

Elkarretaratzea, eguenean

Arrasateko Sarek gogora ekarri du baita ere eguenean, hilaren 31n, elkarretaratzea deitu dutela Herriko Plazan 19:00etan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak