Mundukideko langile eta laguntzaileak, ideiak partekatzen

Goiatz Arana Begiristain 2015ko abe. 29a, 10:37

Mundukide Gabonetako topaketa egiten ari da aste honetan, Arrasaten, fundazioak esku artean dituen proiektuak aztertu eta datozen urteetarako erronkei buruz hitz egiteko. Arrasateko egoitzan, eta Mozambiken, Brasilen eta Kuban diharduten lankideak elkartu dira Kulturaten, gobernuz kanpoko erakundeetako ordezkariekin eta hainbat boluntariorekin batera. 

Ia 100.000 pertsonekin egiten dute lan Mozambiken, Kuban eta Brasilen dituzten zazpi programetan, eta hurrengo urteetarako erronka izango da estrategia berri bat ipintzea martxan Kubako eta Brasilgo programetan, eta Mozambiken dituzten prozesuak eta lan egiteko modua eguneratzea. Izan ere, herrialde horretan, urtetik urtera ia hirukoizten ari dira eurekin lan egiten duen nekazari kopurua eta lantzen duten hektarea kopurua.

Beste programa bat ere zabaldu nahi dute Hego Amerikan: jada lanean ari dira eta asmoa da 2016an edo 2017an martxan izatea.

Laguntza eskaera

Eta guzti horretarako, jendearen laguntza eskatu dute, bai boluntario edo kolaboratzaile moduan, edo baita diru ekarpen bitartez ere. Izan ere, arlo publikoa eta pribatua, biak, dira euren diru-iturri, baina azken urteetan aurrekontu publikoetan izandako murrizketak konpentsatzeko diru pribatu gehiago behar dute. Zentzu horretan, kooperatibek edota gobernuz kanpoko erakundeek egindako ekarpenak eskertu ditu Mundukideko zuzendariak eta, bazkide berriak egiteko, herritarrak Gabonetan Laboral Kutxan martxan dagoen Ireki iturria izeneko kanpainan parte hartzera animatu.

Eguaztenean, 19:00etan

Gaur eta bihar –martitzen eta eguaztena– Udalan batuko dira, barne lanketa egiteko, eta bihar Beñat Artzadunek Mozambikeko proiektua aurkeztuko du, Harremanek antolatuta. 19:00etan izango da, Kulturaten; eta ondoren, kantaldia, Txorbela otxotearen eskutik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak