Bengoetxea VI.a eta Untoria nagusi Santamasetako pilota partiduan

Mireia Bikuña 2015ko abe. 23a, 15:01

22-13 menderatu zituzten Irribarria eta Zubieta, Arrasateko Uarkape pilotalekuan eta eskuz binakako txapelketako lehen puntua lortu zuten. Pilota gosez zueden arrasatearrak eta igarri egin zen. Uarkape lepo bete zuten txapelketako hirugarren jardunaldiko partidua ikusteko.   

Aurrez aurrez Bengoetxea VI.a-Untoria eta Irribarria-Zubieta. Lehen bikotea gorriz eta bigarrena urdinez. Biak ala biak, txapelketako lehen puntuaren bila. 

Indarreko txapeldunek menderatu zuten partidua hasierako tantoetan. 3-0 eta 7-4 aurreratu ziren. Tarte hartan erosoago jokatu zuen bikote gorriak. Laugarren tantoa egin ostean, pilota aldatu zuten urdinek, eta Irribarriaren tantoei esker, 7-8 aurreratu ziren.

Bengoetxea, onena

Oinatz Bengoetxeak aise menderatu zituen atzeko koadroak. Zubietak ez zuen estutu eta Irribarriaren lana ez zen nahikoa izan lehiari buelta emateko. 14-8 aurreratu ziren berriro gorriak eta han bukatu zen partidua.

Sei tantoko aldearekin, Untoria lasaitu egin zen eta asko lagundu zion Bengoetxeari. Uarkapeko pilotari onena izan zen. Ez zuen pilotakadarik galdu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak