Ezker Anitza-Orain Baterak Alberto Garzonen aldeko botoa eskatu du Arrasaten

Josu Bilbao 2015ko abe. 18a, 12:52

Ezker Anitza­-Orain Baterak, ekitaldia egin zuen atzo Arrasaten, Kongresurako eta Senaturako zerrendaburuekin. Hauteskunde kanpainan, koalizioak Debagoienean egin duen ekintza bakarra izan da.

Arrasateko Sebero Altube plazan izan ziren Jon Hernandez Kongresurako, eta Xabier Pombo Senaturako Gipuzkoako hautagaiak, herritarren artean propaganda eta informazioa banatzen. Bertan, Alberto Garzon presidenterako hautagaiarendako bozka eskatu zuten.

Hauteskunde kanpainaren azken txanpan, Ezker Anitza-Orain Baterako kideek hedabideek alde batera laga dituztela salatu dute. Hala ere domekara gogoekin doazela azpimarratu du Jon Hernandez Kongresurako hautagai gipuzkoarrak:"Trantsizioaren ostean sortu den modeloa bukatuta dagoe eta konstituzio berri baten alde egingo dugu, herrien erabakitze eskubidea errespetatuz, eta herritarren beharrak kontuan hartuta".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak