Aita Menni Ospitaleak bere Ate Santua irekiko du bihar

Idoia Davila 2015ko abe. 17a, 17:24

Gipuzkoako Ate Santuetako bat Aita Menniko elizan dago kokatuta eta bertan Barkamen Osoa eskura daiteke Ezohiko Errukiaren Jubileu Urtean zehar. Bihar, abenduak 18, irekiko da Ate Santua, Jubileu Urte hau dela eta.

Elizkizuna Juan Cruz Mendizabalek egingo du, Donostiako Diozesiko bikario nagusiak, goizeko 11:00etan. Mezaren ostean Ate Santua irekiko dute.

Diozesiak ate nagusi batzuk izendatu ditu bertan Barkamen Osoa eskuratu ahal izateko: Buen Pastorreko katedrala, Arantzazuko Santutegia eta Loiolako basilika. Hala ere, Urgulleko Jesusen Bihotzaren kapila eta Aita Menni ere izendatu dituzte.

Gehien behar dutenen alde egindako lanagatik izendatu dute leku garrantzitsua osasun zentroa Errukiaren Jubileu honetan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak