Film melomaniako batekin borobilduko du urtea eguenean Kooltur Ekintza taldeak

Jokin Bereziartua Lizarazu 2015ko abe. 15a, 08:49

Kooltur Ekintza taldearen Kooltur Ostegunak ekimenaren barruan, Vinyland filma ikusi ahalko da etzi, hilak 17, Amaia antzokian (22:00); sarrera bost euro ordaindu beharko da. Aurretik Last Fair Deal musika taldearen emanaldi akustiko laburra egongo da eta gero filma aurkeztuko dute Marcos Garcia eta Mikel Insausti zuzendariek, Jose Luis Olabeaga, Iñigo Arzallus eta Jose Joaquin Forcada aktoreekin batera. 

'Vinyland' musika zaleek eta musikariek musikari buruz egindako filma da. Irungo Bloody Mary disko denda rockeroaren urtemuga dela-eta Marcos Garciak eta Mikel Insaustik film hau egitea erabaki zuten, "dokufikzio" gisa definitzen dutena: bi disko bildumagile, atzerriko eta bertako musika talde asko eta rocka agertokiaren atzetik zein aurretik.

Last Fair Deal taldeak emanaldi akustikoa egingo du antzokiko agertokian. Bilboko power-trioak izena hartu du aspaldian blues-rocka eta rock sureñoa maisuki lantzen duelako.

(Argazkia: Last Fair Deal taldea osatzen duen hirukotea)

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak