Herritar guztiendako moduko egitaraua antolatu dute Fagor CNA Egunerako

Leire Kortabarria 2015ko aza. 13a, 15:01

Fagor CNA Group Egunerako egin duten kartela.

Fagor CNAk “langileak, beren familiarrak eta herritarrak” batu nahi ditu azaroaren 21ean elkarrekin ospatzeko “Fagor Etxetresnek ibilbide berria” hasi zutela urte bete pasa dela CNA Group-en eskutik. Honakoa ospatu nahi du CNA Group-ek: “Fagor birsortu egin da, merkatura indarrez itzuli da eta helburuak betetzea lortu du”. Horretarako, adin guztietarako ekintzak antolatu ditu.

CNA Groupen esanetan, lehen urteurren hau “oso garrantzitsua zein berezia da” proiektua osatzen duten guztiendako. “Are bereziagoa oraindik, dedikazio eta gogo handiz lan egin duten eta proiektu berri honetan biziki inplikatu diren pertsona guztientzat”. Izan ere, enpresak gaineratzen duen moduan, “aipaturiko proiektu honetan, pertsonak -langileak, banatzaileak zein bezeroak- funtsezkoak izan dira”.

Azaroaren 21eko festa egunean, “esfortzu eta konfiantza hori” eskertu nahi ditu Fagor CNA Groupek.

Jolasak, kontzertuak, dastatzea…

Hainbat ataletan banatuta egongo da ospakizuna. Goizeko ekitaldiak langile eta senideentzat antolatu dituzte; horiek 10:30ean hasiko dira enpresaren aurkezpenarekin eta jarraian, fabrikara bisita gidatua egingo da. Haurrentzat ere hainbat ekintza daude aurreikusita, hala nola, ipuin kontalariak, magia eta gaileta tailerra. Goizeko jarduerak amaitzeko, lunch bat eskainiko zaie parte-hartzaile guztiei.

Antolatzaileek diotenez, “etapa berri honetan pertsonak izan dira eta izaten jarraitzen dute Fagorren ardatz eta lehentasun nagusia, horregatik, ospakizun honetan, guztien gozamenerako ekintzak antolatu nahi izan dituzte”. Horretarako, arratsaldean, Arrasateko plazan, herritarrek hainbat postu izango dituzte bertako produktuak erosi eta dastatu ahal izateko eta aisialdiaz eta kirol ekintzez gozatzeko. Egunari amaiera ezin hobea emateko, Live!Fagor jaialdia antolatu da; hau arratsaldeko 18:00etan hasiko da eta Black Beauty, Galerna eta Zea Mays musika taldeen kontzertuak izango ditu.

Amaitzeko, Fagorrek herritar guztiak parte hartzera gonbidatu eta animatu ditu, "elkarrekin gozatzeko eta ospatzeko, ilusioz eta maitasunez antolatua izan den urteurren festaz".

Erlazionatuak

Zea Mays Fagor CNA Egunean

Eneko Azkarate 2015 aza 12 Arrasate

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak