Jul Bolinagaren omenaldi "ahaztezineko" promoziorako bideoa argitaratu dute

Jokin Bereziartua Lizarazu 2015ko ira. 28a, 18:21

Ekainaren 27an Arrasateko Monterron parkean Jul Bolinagaren omenezko jaialdi bereziaren promoziorako bideoa atera du antolakuntza taldeak. Arteman Komunikazio Taldeak grabatu zituen irudiak eta ekoiztu du aurrerapen bideoa. Condenado abestiaren zuzeneko musikarekin "gau ahaztezin" hartako irudi ikusgarriak biltzen ditu lau minutu pasatxoko ikus-entzunezkoak: "Gau ahaztezina izan zen gure lagun Jul gustuko zuen moduan gogoratu genuelako, jai giroan eta musikarekin topera. Eta, baita ere, Arrasateko, Euskal Herriko, Kataluniako, Zaragozako eta beste leku askotako lagunekin batera bizi izan genuelako", diote. Jarraian, bideoa ikusgai. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak