Hiru pailazo bihurrik hartu dute Seber Altube, eta konta ezin direnak egin dituzte

Larraitz Zeberio Lekuona 2015ko uzt. 19a, 20:30

Salitre taldeko 'clown' beteranoek malabarak, magia trikimailuak, baina batez ere gaiztakeri eta zikinkeri asko egin dituzte jendaurrean.

Rico, rico, rico ikuskizuna eskaini dute, gaur arratsaldean, Salitre taldeko Jon Ariñok, Josu Bilbaok eta Jesus Peñasek. Trebeak dira malabareak eta magia trikimailuak egiten, baina bihurriak ere badira, eta sudur gorria aurpegian zikinkeria eta gaiztakeria ugari egin dute Seber Altuben elkartutako ikusleen aurrean.

Zikin-zikin eginda amaitu dute ikuskizuna. Zergatik? Kolpeka lehertu dituzte laranjak, jandakoa bota eta berriz ahoratu dute, irina zabaldu dute han eta hemen, eta ez dira falta izan puzkerrak eta korroskadak.

Debekatuta dagoena... hori egitea gustatzen zaie hiru pailazo bihurri hauei!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak