Zaleek harrera beroa egin zioten Mungiako Belako taldeari Monterronen

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2015ko uzt. 18a, 11:48

Duten fama ona ondo irabazita dutela erakutsi zuten Belako taldekoek Monterron parkean atzo, egubakoitza. Taularen gainera igo orduko harmailetan lasai zeuden zaleak, belar gunera egin zuen segituan salto, lehenengo akordeetatik kanturako eta dantzarako jarrerarekin zeudela erakutsiz taldeari.

Modu berean erantzun zuten Belakokoek ere: publikoarengandik gertu, ohi duten moduan hasieratik dena emateko prest. Mungiako taldearen bi aurpegien isla izan zen Monterron parkeko emanaldia: kantu melodikoak eta gogorragoak elkarrekin ederto nahastuz ekin zioten kontzertuari eta emanaldiak aurrera egin ahala, indi-rock estiloko kantuekin, taldearen alde dantzagarriagoari egin zioten lekua.

Arrasatekoez gainera, Debagoieneko beste herrietatik etorritako zaleak gustura zeudela erakutsi zuten hasieratik, taldearekiko feed-back itzela erakutsiaz; horietako asko izerdi patsetan dantzan.

Bergarako La-Tox

Belako bazen atzo  Gaztemaniak programaren barruan antolatutako kontzertuaren protagonista nagusia, ezin aipatu gabe utzi La-Tox taldea. Bergararrek, hirukote formatuan, 90. hamarkadako doinu elektronikoekin zabaldu zuten Monterrongo gaua. Zaleak hotz samar zeudela-eta ederto saiatu zen, Unai Azkarate baxu-jolea horiek xaxatzen eta berotzen. Eta lortu zuen bai horixe!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak