Iñigo Urkullu: "Polmetasa eredugarria da guretzako"

Amaia Txintxurreta Guridi 2015ko uzt. 3a, 14:52

Polmetasa enpresak bere 60. urteurrena ospatu du gaur eta ekitaldia egin dute enpresaren kanpoko aldean. Iñigo Urkullu lehendakaria izan da ekitaldi-burua; Polmetasako langileak zoriondu ditu eta azaldu du "eredugarria" dela enpresa, besteak beste, elkarlana, parte-hartzea, nazioartekotzea edo berrikuntza egunero erabiltzen dituztelako. Bostehun lagun inguru izan dira urteurren ekitaldian eta ondoren jatekoak eta edatekoak izan dituzte.

PMG Polmetasa Alemaniako PMG multinazionalaren barruko enpresa da eta bere 60. urteurrena ospatu du gaur Arrasaten. Iñigo Urkullu lehendakaria izan da ekitaldi-burua eta bostehun pertsona inguru izan dira enpresaren kanpoko aldean egokitu duten tokian: langileak eta euren senideak eta enpresaren beste hainbat eragile.

Ekitaldian Polmetasako zuzendari nagusi Manel Perez Latrek azpimarratu du Europako lau autotatik hiruk Polmetasaren piezaren bat daramatela, eta horrek merkatuan duten lekua erakusten duela. Azaldu du baita ere, hazkunde-aukera berriak ahalbidetze aldera, Ikerketa eta Garapen arloan lan egiten ari direla produktu ildo berri bat garatzeko, taldearen teknologia propioak erabiliz.

"Eredugarria"

PMG Group-eko zuzendari orokorra den Michael Krehlek ere hartu du hitza eta Iñigo Urkullu lehendakariak, berriz, esan du gaur enpresa bat ezagutzeko asmoz etorri dela Arrasatera, baina proiektu bat ezagutu duela. Gaineratu du Polmetasa enpresa eredu bat sustatzen ari dela eta "eredugarriak" direla eurendako, izan ere, egunero erabiltzen dituztela, besteak beste, elkarlana, parte-hartzea, nazioartekotzea edo berrikuntza.

Ekitaldi ondorengoak

Bisita gidatu bat egin diete gero lantegian zehar politikariei eta enpresako ordezkariei. Langile batzuk euren eguneroko lana azaldu diete ordezkari horiei eta bertan eman diete teknologia eta automatizazio aurrerapen guztien berri. Bisitaren ostean, enpresaren kanpoko aldean jatekoa eta edatekoa izan da. Eta umeendako puzgarriak ere jarri dituzte.

Erlazionatuak

Polmetasaren 60. urteurrena

Amaia Txintxurreta Guridi 2015 uzt 03 Arrasate

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak